Xabier Vazquez: 'Gol bat Ligan'
Xabier Vazquez, Realzalea
Realak pozak ematen ditu beti. Baina, nori ematen dizkion da gakoa. Maiz, bere zaleei baino beste taldeetako zaleei ematen dizkie. Eta gauzak zer diren, bere zaleei pozak eman beharko lizkien uneetan, beti dago zer edo zer poz hori arintzen edo ximeltzen duena.
Realarekin bizi izan ditudan urterik onenei errepaso egiten, Kraussekin hirugarren geratu ginenekoan realzale askok itzal handi bat izan zuten, azken unera arte bigarren izateko lehian egon eta azkenean Luis Fernandezen Athletic gailendu behar. Liga irabaztear geundela azkenean bigarren geratu.
Eta, duela biurte, pozik egoteko arrazoi guztiak genituenean, askok eta askok gozatu ez azken partidetara arte entrenatzailearekin matraka ematen ari zirelako.
Baina bada bai Realaz gozatzen duen beste jende bat. Gol bat Ligan-eko taldea da. Gogora datorkit Realak Valladoliden aspaldi jokatu zuen partida bat. Azkenaurreko jardunaldia edo izango zen. Atzelari batek Realari gola sartu zion eta, esatariaren arabera, jokalari horrek Ligan sartzen zuen lehen gola izan zen, eta gainera urtebetetze eguna zuen. Opari bikaina! Beno, ziurrenik ez zen hainbesterako izango, baina neure buruan oroitzapen hori dut. Igandean berdina gertatu zen, eta Espanyoleko jokalari batek Ligan gol bat sartzea gozatu zuen. Ez dakit urtebetetzea zuen, baina ziurrenik ahaztuko ez duen partida eta ahaztu ez duen arerioa.
Eta gainera hara non eta Vazquez abizeneko bat izan behar. Ez fida abizen hori dutenekin. Eta ez fida, Sergio Garcia bezala, mototsa eramaten dutenekin.
Hilabeteak dira estatuan zehar el coletas gora eta el coletas behera dabiltzala, eta ez nekien nori buruz ari ziren. Igandea arte. Orain ulertu dut zergatik ari den dantzan izen hori, minutu apur batzutan dantzan jarri zuen gure defentsa.
Egia esan, Sergio Garcia honek beti zeozer egiten digu. Ulloa, Kanoute, Willy Caballero, Tiko, Andres, Diego Lopez…. Bada jokalari zerrendatxo bat, urtean zehar ondo ala gaizki ibilita ere, Realaren aurka beti onena ematen dutenak. Eskertzekoa da realzaleoi futbolaz gozatzeko aukera hori ematea, baina, aukeran, nahiago ditut San Jose moduko jokalariak. Ez da izango hain polita bere atean gola sartzen duen talde baten aurka jokatzea, baina, zer nahi duzue esatea, nik askoz maiteago ditut.