Xabier Vazquez: 'Oihartzuna'
Xabier Vazquez, Realzalea
Joan den igandean obrak ikustera joan nintzen Bilbora. Erreiratzeko adinik ez dut oraindik, baina ondo dago ikustea zertan gastatzen duten gure dirua. Egia esan txukun samar geratu zaie/zaigu. Bilbora iristean hor ikusi nituen jo eta su igande eguerdi batean lanean, eta onartu behar da, bai, oso polita geratzen ari dela. Akaso nire gusturako gorriegi, (urdinez pintatuko nuke nik), baina bilbotarrek erabili behar dutenez batez ere, logikoa izango da beraien gustura atontzea.
Ez dira asko izango San Mames barrituan izan diren realzaleak. Igandean bertan…zer esango nuke nik 30? izango ginen han bildu ginenak. Sarrerarik lortu ezin zenez, bertakoek txartela utzita joango ginen denok. Beraz, bildu esan dut, baina egia esan denak sakabanaturik geunden, 3 pertsonako multzo pare bat izan ezik, banaka edo bikoteka.
Gauzak horrela Realeko gola inoiz zuzenean bizi izan dudan bitxienetakoa izan zen. Batez ere derbia berdintzeko balio izanda. Duela urte batzuk ere izan nintzen lehoiz inguraturik Realaren golak ospatzen, baina orduan behintzat fondo batetik ospakizun oihuak iritsi ziren.
Igandean ez, igandean pixka bat atzeraxeago nuen tipoaren eta bion oihuaren oihartzuna jaso genuen bueltan. Granadak Anoetan gola sartu zuenekoa gogoratu zidan. Orduan Granadako jokalarien ahotsa entzuten zen soilik, oraingoan Realeko jokalariena eta hortik barreiaturik geunden 30ena. Inoiz halakorik bizi gabea nintzen, txoko txiki batean dozena bat realzale behintzat elkar ez zegoen partida batean egon izana.
Ikusteko dago, baina, San Mameseko gol horrek oihartzunik izango ote duen sailkapenean. Vila-realekiko bost axola zaigu, euren aurka galduz gero 7. izango gara. Irabaziz gero, Sevillak irabazi ezean, berdinketa honek garrantzia izango du.
Batera ala bestera, datorren denboraldian Europan izango garela ziurra da. Polita da berriz ere Realak Europan zehar oihartzun apur bat izatea. Espero partida horietan kanpoko taldearentzat sarrerak eskuragarri izatea, eta igandean baino gehiago izan ahal izatea golak ospatzen ditugunak.