'Berritu apalak!' jokoa martxan da!

Liburuaren eguna heldu da!
Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Liburuaren eguna ospatzeko, Donostiarekin lotutako idazle eta liburuei buruzko 6 galdera prestatu ditugu.
Galderak erantzuten badituzu, zuzenean zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:
- Elkar argitaletxeko liburu sorta bana bi pertsonentzat
- Ibaizabal argitaletxeko gaztetxoentzako liburu sorta (10 urte)
Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da!
Parte hartzeko epea: apirilaren 19tik 26ra.
Animo eta zorte on!
IRABAZLEAK:
Ibaizabal liburu sorta: Goto Egaña
1. Elkar liburu sorta: Unai Bayon
2. Elkar liburu sorta: Maite Azpiroz