Ez baduzu astekaria jaso, jarri gurekin harremanetan
IRUTXULOKO HITZAko astekaria ostiralero etxean jasotzea gure harpidedunekin dugun zeregin garrantzitsuenetakoa da. Hala, alea garaiz iristea zaintzen dugu, eta edozein gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko borondatea dugu.
Horregatik, mezu honen bidez, astekaria ostiralean jaso ez baduzu, gurekin harremanetan jartzeko eskatu nahi dizugu. Batzuetan banaketan edo posta zerbitzuan ustekabeko atzerapenak edo gorabeherak gerta daitezke, eta zure berri izatea lagungarria izango zaigu egoera argitzeko.
Horrelako kasuetan, mesedez, bidali mezu bat hitzakidea-irutxulo@hitza.eus helbidera. Ahal baduzu, adierazi zure izen-abizenak eta helbidea ere, zure harpidetzaren egoera azkar eta erraz kudeatu ahal izateko.
Zure konfiantza eta babesa oso garrantzitsuak dira guretzat!

