IRUTXULOKO HITZAn udan kazetaritza praktikak egiteko deialdia irekita
WordPress eta Indesign tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Euskarri digitaletan eta sare sozialetan trebatuko zara, baita kazetaritza idazketan, argazkigintzan eta bideogintzan ere.
Praktikak egiteko epea: ekaina, uztaila eta abuztua.
Lantokia: Egian, Donostian. Lanak ordainsaria izango du.
Gutxieneko betebeharrak: euskara maila altua izatea (idazketan, bereziki), donostiarra izatea edo Donostia ondo ezagutzea eta, azkenik, Kazetaritza edo Ikus-Entzunezko unibertsitateko karrera egiten egotea.
Interesa baduzu, bidali zure curriculuma irutxulo@hitza.eus helbidera apirilaren 27 arte ‘PRAKTIKAK’ erreferentzia zehaztuz.
Animatu eta trebatu kazetaritzan euskarazko tokiko hedabide batean!


