'Mundu osoa da tokikoa' sudadera: jantzi tokikotasuna
'Mundu osoa da tokikoa' sudadera. (Argazkia: Andrea Bosch Afaro) Inoiz baino beharrezkoagoa da historia behetik gora kontatzea. Eta inoiz baino garrantzitsuagoa da komunitatea erdigunean jarriko duen kazetaritza eredua sustatzea. Horixe da IRUTXULOKO HITZAren egitekoaren oinarria: euskaraz bizi den Donostia saretu eta indartzea, auzoz auzo, etxez etxe.
Txikitasunetik, hirian eragin nahi dugu, Donostia guztiak kontatzeko eta donostiartasun berriak sustatzeko. Ez dugu ulertzen kazetaritza egiteko beste modurik, herritik ez bada; kale, auzune, auzo eta herri bakoitzetik. Izan ere, mundu osoko historia kale bakoitzean hasten da.
Ideia horretatik iritsi da Mundu osoa da tokikoa leloa duen sudadera, edizio mugatuan. Proiektua babesteko modu bat da, baina baita kazetaritza ulertzeko modu baten adierazpena ere: gertukoa, komunitarioa, behetik gorakoa eta euskaraz egina.
Sudaderak 30 euroan eskuratu daitezke, XStik 2XL-ra.
Zure eskaria egiteko, irutxulo@hitza.eus helbidera idatzi datu hauekin:
IZEN-ABIZENAK
ZENBAT SUDADERA
NEURRIAK
TELEFONO ZENBAKIA
Webguneko dendan eskatu daiteke, baita ere.
Mundu osoa tokikoa delako.
