'Oporretan euskaraz' udalekuetako gazteak kazetariak dira, berriro ere
2026ko 'Oporretan euskaraz' udalekuetako gazteak, IRUTXULOKO HITZArekin.Andrea Bosch Bigarren urtea da ‘Oporretan euskaraz’ programako 160 gazte IRUTXULOKO HITZAren erredakzioa bisitatuko dutela eta kazetarion jardunean arituko direla. Egitasmo honen xede nagusia, haur eta nerabeek, tokiko euskarazko kazetaritza gertutik, azaletik, ezagutzea da. Hala, euskara ardatz duen ekintza honek, elkarlana eta komunitatea bera sustatzen ditu.
Gazteak, kazetari lanetan ibiliko dira kale elkarrizketen bidez, eta Egiako bizilagunei udaren eta oporren inguruan galderak egingo dizkiete. Mikrofono eta kamara esku artean, taldeetan ibiliko dira goitik behera elkarrizketatuekin hondartzaren, lanaren eta bidaien inguruan mintzatzen, saltokietako langileekin eta bizilagunekin.
Bigarrenez
Donostiako Udalak, Hezten aisialdi euskaltzalearen aldeko erakundearen bitartez, euskararen erabilera sustatzeko antolatzen dituen udaleku irekiak babesten ditu IRUTXULOKO HITZAk, bigarrenez. Esteka honetan ikus dezakezue pasa den udaran argitaratu genuen bideoa.

