IRUTXULOKO HITZA, Pasealeku Berriko Igerialdiaren bidelagun
2025eko Paseo Berriko igerialdia.Egoitz Aldanondo Kirola, hiria eta komunitatea bat egiten duten ekimenak babesten jarraitzen du IRUTXULOKO HITZAk. Horren adibide da Pasealeku Berriko Igerialdia, ehunka lagun bildu dituen kirol ekimena.
Pasealeku Berriko igerialdiak berriro ere erakutsiko du Donostian kirolak duen indarra, eta herritarrak elkartzeko duen gaitasuna. Adin eta maila ezberdinetako ehunka parte hartzailek hartuko dute parte ekimenean, kirola eta itsasoa protagonista dituen hitzorduan.
Babes horrek bat egiten du IRUTXULOKO HITZAren kirolarekiko konpromisoarekin. Izan ere, hedabideak Fortuna Kirol Klubarekin duen babes harremanaren bidez ere kirola sustatzearen aldeko apustua egiten du. Hala, Pasealeku Berriko Igerialdia bezalako ekimenek kirolaren balioa azpimarratzen dute, baina baita tokiko komunitatearen indarra ere.
Horregatik, IRUTXULOKO HITZAko materiala ikusgai egongo da larunbateko hitzorduan: 500 poltsa parte hartzaileen artean banatzeko, zintak espazioa zaintzeko eta materiala saridunentzako. Hala, Andrea Bosch marketin arduraduna esatari lanetan arituko da, larunbateko haur eta helduen sari banaketan.

