Irutxuloko Hitza

19. urteurrena - Zozketa berezia

Otsailaren 17an, Irutxuloko Hitzak 19 urte beteko ditu hiriko albiste, istorio eta ekimenen berri ematen. Ospatzeko zozketa berezia antolatu dugu!

Otsailaren 17an, Irutxuloko Hitzak 19 urte beteko ditu hiriko albiste, istorio eta ekimenen berri ematen. 19 urte hauek harpidedun eta irakurleen babesari esker egindako bidaiaren isla da.

Urtez-urte babesa eman diguzuenoi gure eskerrik beroenak. Euskalgintza eta herrigintza babesten diharduzuenoi eta hiriaren alde egiten duzuenoi. Mundu osoa da tokikoa eta gu Donostian jaio ginen mundura.

💙​ Datozen erronkak datozela, zeu gure bidailagun izatea espero dugu. 💙​

Eta geure burua lausengatu ostean, beti da esker onekoa beste norbaiten hitz politak entzutea: konta iezaguzu zuk Irutxuloko Hitzaz gehien maite duzuna eta irabazi Errigorako saski ederra!

PARTE HARTZEKO EPEA AMAITU DA