Kudeaketa Aurreratuaren ziurtagiria eskuratu du IRUTXULOKO HITZAk
Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo arratsaldean Bilbon. Honekin, praktika aurreratuak dituzten enpresak aitortzen ditu Jaurlaritzak.
Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Sariak banatu zituen atzo, Bilboko Euskalduna jauregian. Erakundeak kudeatzeko Euskal Herrian garatutako sistema bat da Kudeaketa Aurreratua deritzona, erakundeak hobeto kudeatzeko helburua izanik. Bide horretan, hainbat sari banatzen ditu EUSKALITek (Kudeaketaren Bikaintasunerako Euskal Fundazioak), Kudeaketa Aurreratuaren Eredua oinarri hartuta enpresek egiten dituzten hobekuntzak aitortzeko. Atzoko sari banaketan, ziurtagiriak jaso dituztenen artean dago IRUTXULOKO HITZA.
Zenbait mailatan sailkatuta banatzen dituzte Kudeaketa Aurreratuaren Sariak eta bide horretan lehen pausoa emanda eskuratu du diploma IRUTXULOKO HITZAk; banatu ziren 54 diplometako bat lortu zuen. Azken hiru urteotan lanketa handia egin ondoren iritsi da aitortza, eta hemendik aurrera ere bide horretan urratsak egiten jarraitzeko asmoa dutela aipatu dute erakundeko ordezkariek.
Jasotako errekonozimenduak bide onean dagoela erakutsi dio IRUTXULOKO HITZAri; baina, badaki, oraindik bide luzea daukala egiteko, norabide horretan; eta lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du.