32. Lilatoiarekin batera badator HITZA taldea!
HITZA taldea osatu dugu aurten ere Lilatoian parte hartzeko eta elkarrekin Donostiako kaleak betetzeko.
Martxoaren 6an 32. Lilatoia izango da eta bertan parte hartzeko HITZA taldea osatu dugu. Irutxuloko Hitzak beste eskualdeetako Hitzekin batera antolatzen du taldea, Donostiakoek ez ezik, beste hainbat herri eta hiritako emakumeek ere parte hartuko dute.
Aurten Hitza taldean 60 emakumek hartuko dute parte, Euskal Herriko hainbat lekutatik: Donostia, Ondarroa, Lekeitio, Mutriku, Azpeitia, Errenteria-Orereta eta Oiartzun. Parte hartzaile guztiek HITZAren kamiseta janzteko aukera izango dute.
Martxoaren 6an, Donostiako Santa Katalina plazatxoan geratuko gara 9:30etan Hitza taldeko parte hartzaileekin. 32. Lilatoia egiteko prestatu ditugun kamisetak banatuko ditugu, taldeko argazkia egingo dugu eta elkarrekin lasterketa egiteko prestatuko gara. Ondoren, bakoitzak nahi duen moduan egin dezake Lilatoia, Hitza taldearekin batera edo bere erritmoa jarraituz. Lasterketa 10:30ean hasiko da Donostiako Boulevardean.
Animo parte hartzaile guztiei. Igandea iristeko irrikan gaude!
Kirolean emakumeen parte hartzea sustatzen duen lasterketarekin bat egiten du IRUTXULOKO HITZAk, eta horregatik, igandean Lilatoiaren jarraipen berezia egingo du webgunean: informazio eguneratua, irudi bildumak, bideoak, eta abar.
HITZA taldea, 31. Lilatoian (2020).