Irutxuloko Hitza

67. Donostiako Zinemaldirako gonbidapenak banatuko ditugu webgunean

donostia zinemaldia

Aurten ere, HITZAkideen artean* Zinemaldirako sarrerak banatuko ditugu. Bakoitzak bi sarrera bikoitz aukeratu ahal izango dituzue. Oraindik ez zara HITZAkidea eta gonbidapenak lortu nahi dituzu? Egin zaitez HITZAkide eta eman izena hemen!

Eskainiko ditugun pelikuletarako sarrerak webgunean jarriko ditugu, eta aukeraketa zuzenean bertatik egin behar duzue. HITZAkide ataleko menuan ikusiko duzue Zinemaldirako sarrerak izeneko atala, eta hemen klik eginda nahi dituzuen pelikulak aukeratu ahal izango dituzue. Atal horretara zuzenean iristeko helbidea honako hau izango da: irutxulo.hitza.eus/hitzakide/zinemaldia2019.

Beraz, orain arte telefonoz egin dugun ariketa, hemendik aurrera webgunean zuzenean egingo dugu. Filmen aukeraketa irailaren 18tik aurrera egin ahal izango duzue, egun horretan jarriko baitugu dugu eskaintza webgunean, eguerdian, 12:00etan.

Edozein zalantza izanez gero, bulegora deitu dezakezue (943467236 – Luzapena 3) edo posta elektroniko bidez idatzi (dh@hitza.eus).

Eta gogoratu, azkar ibili pelikulak hautatzerako garaian, azkarren hartzen duenak izango baitu lehentasuna!

*Adi, HITZAkide! Sarrerak eskuratzeko, beharrezkoa da aurretik kontua sortzea Irutxuloko Hitzaren webgunean. Zalantzaren bat baduzue, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizuegu.