Irutxuloko Hitza

69. Zinemaldirako gonbidapenak banatuko ditugu webgunean

Aurten ere, HITZAkideen artean Zinemaldirako sarrerak banatuko ditugu. Bakoitzak sarrera bikoitz bat aukeratu ahal izango duzue.

Aurten ere, HITZAkideen artean* Zinemaldirako sarrerak banatuko ditugu. Bakoitzak sarrera bikoitz bat aukeratu ahal izango duzue. Oraindik ez zara HITZAkidea eta gonbidapenak lortu nahi dituzu? Egin zaitez HITZAkide eta eman izena hemen!

Sarrerak aurten online jasoko dira, “Home ticket” formatuan, hau da, Hitzakideok zuen posta elektronikoan jasoko dituzue sarrerak. Sarrerak eskuratzeko bi txanda egongo dira:

1. Txanda:  irailaren 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an programatuak dauden proiekzioen sarrerak irailaren 15ean 21:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, sarrerak agortu arte.

2. Txanda:  irailaren 24 eta 25ean programatuak dauden proiekzioen sarrerak irailaren 20an  21:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri, sarrerak agortu arte.

Gonbidapenak lortzeko, esteka honetan sartu beharko zarete, zuen HITZAKIDE kontuan sartu eta nahi duzuen filmerako sarrera eta proiekzioaren hitzordua aukeratu. Eskaintzen dizkizuegun sarrerak euskarazko filmak edo euskarazko azpitituluak dituzten filmenak dira. Zinemaldiko askotariko sailen filmetarako sarrerak daude eskuragarri: Zinemira, Zabaltegi Tabakalera, Horizontes Latinos, Perlak, Sail Ofiziala eta Culinary Cinema, besteak beste.  

Edozein zalantza izanez gero, bulegora deitu dezakezue (943 46 72 36) edo posta elektroniko bidez idatzi (dh@hitza.eus).

Eta gogoratu, azkar ibili pelikulak hautatzerako garaian, azkarren hartzen duenak izango baitu lehentasuna!

*Adi, HITZAkide! Sarrerak eskuratzeko, beharrezkoa da aurretik HITZAKIDE kontua sortzea Irutxuloko Hitzaren webgunean. Zalantzarik baduzue, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizuegu.