Abian da Konfinamendu garaiko bizipenen atala
Etxean denbora asko igaro behar dugunez, irudi asko uzten ari da konfinamendua, eta horietako asko bildu nahi ditu IRUTXULOKO HITZAk.
Etxean denbora asko igaro behar dugunez, irudi asko uzten ari da konfinamendua, eta horietako asko bildu nahi ditu IRUTXULOKO HITZAk. Horregatik, atal berezi bat antolatu dugu, Konfinamendu garaiko bizipenak, non konfinamenduaren egunerokotasunaren irudi onenak biltzen ari garen. Argazkiak eta bideoak onartzen dira.
Horretarako, jendeari konfinamenduan zer egiten ari den galdetu diogu. Hala nola, irakurtzen ari diren liburu hori aholkatzeko, dantza bat erakusteko, gitarra jotzen zenbat hobetu duten ikusarazteko, postre goxo bat egiten irakasteko, zaintza lanak nolakoak izaten ari diren eta deskantsatzeko modurik onenak zeintzuk diren kontatzeko eskatu diogu jendeari. Helburua, denon artean ideiak hartzea da.
Aipatzekoa da Kresala Dantza Taldeko Jone Muruak eta Markos Muruak bidalitako bideoa. Izan ere, oso arrakastatsua izan da sare sozialetan, eta asko gustatu zaio jendeari. Hain zuzen, hedabide honen Youtubeko kanalean 80 ikustaldi izan ditu eta Facebooken hogei ‘atsegin dut’, 609 ikustaldi eta bi partekatze izan ditu. Arrakasta handiena, ordea, Instagramen izan du, non 224 atsegite eta 1969 ikustaldi izan dituen. IRUTXULOKO HITZAren argitalpen batek Instagramen orain arte lortu duen ikustaldi kopuru handiena izan da.
Herritarrak euren bizipenak partekatzera gonbidatu nahi ditugu. Bizipen horiek, esan bezala, argazki edo bideo formatuan bidali daitezke, bai @irutxulokohitza Instagramen izendatuz, baita Telegram edo Whatsapp bidez 647-35 56 65 telefono zenbakira bidaliz ere. Gure gomendioa bideoek, gehienez, minutu bateko iraupena izatea da.