Irutxuloko Hitza

Arraun gida argitaratu dugu

arraun gida

Gaurko Irutxuloko Hitzarekin Kontxako Bandera jarraitzeko arraun gida banatu dugu. Igandean lehian ariko diren traineruetako arraunlariak, joan den igandeko emaitzak eta azken urteotako irabazleen zerrenda eskura izango duzu arraun gidari esker. HITZAkideek astekariarekin batera jaso dute etxean. Beste toki batzuetan ere lortu ahal izango da arraun gida, udal kiroldegietan, eta arraun gida babestu duten iragarleen saltokietan.

PDF formatuan ere eskuratu dezakezu arraun gida.