Arraun Porrak baditu irabazleak!
Inork ez du asmatu sailkapen osoa, baina badira gertu ibili direnak.
Aurtengo Arraun Porran ez da egon sailkapen osoa asmatu duen parte-hartzailerik, baina bai gertu ibili direnak. Haien artean zozkatu ditugu Taupada tabernan otordua eta Zuhaitz Etxeetan egonaldia. Bestalde, gainontzeko parte-hartzaileen artean Errigora saskia eta Irutxuloko Hitzako urtebeteko harpidetza eta produktu sorta zozkatu ditugu.
Hauexek dira irabazleak:
- Taupada Tabernan bi pertsonentzako otordua: Jone Martin (Altza)
- Gurdi Zingaro batean egonaldia bi pertsonarentzat, gosaria barne: Carmen Valenzuela (Intxaurrondo)
- Errigora kaxa: Alex Alberdi (Gros)
- Irutxuloko Hitzaren produktu sorta eta urtebeteko harpidetza: Miren Urcelay (Amara)
Irutxuloko Hitza jarriko da irabazleekin kontaktuan saria nola lortu adierazteko.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!