Diseinu berezia estropadei buruzko astekarian
Kontxako Bandera dela eta, azal eta diseinu berezia lan egin ditu Irutxuloko Hitzak. Izan ere, Koronabirusak estropadak beste modu batera ospatzera behartu gaitu, eta egoera honetara egokitu nahi izan dugu azala. Maskara baten gainean kokatu ditugu txotxekin eta pospoloekin egin ditugun ontziak. Eta Kontxako Banderari buruzko erreportaje nagusian, Santa Klara irla eta zaleak ere irudikatu ditugu, goroldioa eta koloretako botoiak erabilita.
Prozesua ikus dezakezu irudi galeria honetan:
Inspirazio moduan Tanaka Tatsuya artista japoniarraren konposizio batzuk hartu ditugu. Azkenaldian asko zabaldu dira bere miniaturazko munduak: COVID-19aren aurkako babes neurriak –maskarak, eskularruak…– eta egunerokotasunean erabiltzen ditugun objektuak nahasten ditu, eta emaitza ikusgarria da.