Irutxuloko Hitza

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. asterako gonbidapenak banatuko ditugu webgunean

Aurten ere, HITZAkideen artean Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren asterako sarrerak banatuko ditugu. Bakoitzak sarrera bikoitz bat aukeratu ahal izango duzue.

Aurten ere, HITZAkideen artean* Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. asterako sarrerak banatuko ditugu. Bakoitzak sarrera bikoitz bat aukeratu ahal izango duzue. Oraindik ez zara HITZAkidea eta gonbidapenak lortu nahi dituzu? Egin zaitez HITZAkide eta eman izena hemen!

Sarrerak  online jasoko dira, “Home ticket” formatuan, hau da, Hitzakideok zuen posta elektronikoan jasoko dituzue sarrerak. Sarrerak eskuratzeko epea urriaren 25ean, 21:00etan, zabalduko da eta sarrerak agortu arte egongo da zabalik.

Gonbidapenak lortzeko, esteka honetan sartu beharko zarete, zuen HITZAKIDE kontuan sartu eta nahi duzuen filmerako sarrera eta proiekzioaren hitzordua aukeratu. Eskaintzen dizkizuegun sarrerak euskarazko azpitituluak dituzten emanaldienak dira. Genero anitzeko  filmetarako sarrerak daude eskuragarri: animazioa, thilerra, terrorea, fantasia…

Edozein zalantza izanez gero, bulegora deitu dezakezue (943 46 72 36) edo posta elektroniko bidez idatzi (dh@hitza.eus).

Eta gogoratu, azkar ibili pelikulak hautatzerako garaian, azkarren hartzen duenak izango baitu lehentasuna!

*Adi, HITZAkide! Sarrerak eskuratzeko, beharrezkoa da aurretik HITZAKIDE kontua sortzea Irutxuloko Hitzaren webgunean. Zalantzarik baduzue, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizuegu.