Irutxuloko Hitza

HITZA saria Amara Berriko paella onenarentzat

Amara Berriko jaietako paella lehiaketaren irabazleek IRUTXULOKO HITZAren saria jaso zuten.

Joan den larunbatean, Amara Berriko jaietan paella lehiaketa egin zuten, eta paella onenaren sukaldariek HITZA saria eraman zuten etxera. Sukaldari onenek Irutxuloko Hitzaren poltsa berria eta Silvia Federicciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria liburua jaso zuten auzoko paella onena egiteagatik. Bazkarian izan ziren auzotarrek Irutxuloko Hitza astekaria irakurtzeko eta etxera eramateko aukera ere izan zuten. Herri bazkari oso jendetsua egin zuten jai gunean larunbatean.  Giro ederra izan zuten eta bazkariko argazki bilduma argitaratu genuen Irutxuloko Hitzan.

amara-berri

Jendetza egon da Amara Berriko jai herrikoietako herri bazkarian. (Argazkia: Beñat Parra)

Egiten dugun lana sustatzeko eta euskarazko kultura kontsumoa babesteko antolatzen dugu HITZA saria, auzoetako jaien batzordeekin elkarlanean. Auzoetako jai herrikoi eta euskaldunak antolatzen dituzten auzo elkarte eta jai batzordeekin bat egiten du IRUTXULOKO HITZAk.

Donostiako auzoen ahotsa zabaltzeko egiten dugu lan

Herritik eta herriarentzat sortutako informazio alternatiba eskaintzen dugu. Donostiako auzoen ahotsa zabaltzen dugu. Beste espazio batzuetan lekurik ez duten protagonistek eta gaiek Irutxuloko Hitzan tokia dute: auzoetako norbanakoentzat, elkarteentzat edo eragileentzat plaza eta bozgorailu bat da. Donostia den horretan erakusteko lan egiten dugu..

Elkarlanean egiten dugu lan auzoetako eragile, komertzio eta pertsonekin. Zuekin osatutako komunitateari esker, Donostian gertatzen dena sakontasunez aztertu eta kontatzeko baliabide gehiago izango ditugu. Egin zatez HITZAkide!

Amara Berriko paella lehiaketaren irabazleak HITZA sariarekin.

HITZA sariaren banaketa Amara Berriko jaietan. (Argazkia: Amara Berriko jai batzordea)