Irutxuloko Hitza

Hemen da IRUTXULOKO HITZAren 15. urteurreneko materiala

15 urteurreneko materiala

Irutxuloko Hitzak hamabost urte bete ditu, eta gure ibilbide osoan, Donostian gertatzen den hori kontatu dugu: beste lekuetan tokirik ez duten pertsonei ahotsa eman diegu, eta auzoei alde batetik bestera zukua atera diegu. Eta, gainera, euskara hutsean eskaini dizuegu informazio guztia. Komunitate zabala osatu dugu, eta hori ospatu beharra dago.

Irutxuloko Hitzaren 15. urteurreneko kanpainari bidea emanez, poz handiz jakinarazten dizuegu Paula Estevezek eta Iñaki Martiarena ‘Mattin’ ilustratzaileen sormenaren ondorio diren kamiseta eta poltsak eskuragarri daudela gaurtik aurrera. Materiala ikusteko sartu gure dendan.

Mattinen ilustrazioaren kamiseta okre kolore bizian eta beltzean eskuratu daiteke. Poltsa, berriz, ohiko tamainan eta kolore urdinean:

Paula Estevezen ilustrazioaren kamiseta diseinu txuri-urdin batean jarri dugu eskuragarri. Poltsa, berriz, tamaina handikoa da, beltza, eta ilustrazioa urre kolore bereizgarrian dakar:

Produktuak erosteko bi aukera daude:

Transferentzia bidez eta etxean jasotzeko, eskaera 678 68 71 22 telefonora deituta, edo Whatsapp eta Telegram kanalen bidez idatzita egin behar da. Bidalketa gastuek 2€ balio dute.

Eskudirutan ordaintzeko salmenta guneak honako hauek dira:

Irutxuloko Hitza. Ametzagaña kalea, 19, behea.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 / 15:00-18:00.

Bagera Elkartea. Hernani kalea 15, behea.
Ordutegia: asteartetik ostegunera, 9:00-13:30 / 16:00-18:00.

Eskuratu lehenbailehen poltsa eta kamiseta!

15 urteren ondoren, asko gara, eta gehiago izan nahi dugu.

Horregatik, eta beste 15 urterengatik, zuk ere hartu HITZA!