Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitza AB Krosean!

Larunbatean Probestu plazan izan ginen AB Krosaren giroaz gozatzen.

Eskaintza berriak, zozketa berezia eta gure denda kalera eraman genituen, egiten dugun lana Amara Berriko lagunekin partekatzeko.  

Amara Berriko euskararen aldeko kroseko lehenengo bi auzotarrek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko harpidetza irabazi zuten! Sari honekin kroseko lehen bi auzotarrek, ostiralero Irutxuloko Hitza jasoko dute etxean urtebetez. Horrez gain, HITZAkideen abantailak gozatzeko aukera izango dute, hala nola, zozketetan parte hartzeko aukera, deskontu sarea erabiltzeko aukera eta ekitaldietarako doako gonbidapenak eskuratzeko aukera, besteak beste.

Irutxuloko Hitzako postuan zozketa antolatu genuen, AB Kroseko festara gerturatu ziren guztiei bideratuta: Irutxuloko Hitzaren poltsa berria, Irutxuloko Hitzaren aterkia eta hiru liburu sorta (Dobera kultur elkartearen Gure florari eta faunari begira liburua, Toti Martinez de Lezearen Egurra S.A. eleberria eta Silvia Federicciren Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria liburua zozkatu genituen.

 

Eguneko argazki batzuk: