Irutxuloko Hitza

IRUTXULOKO HITZA ABKrossaren babesle

Aurten ere, Amara Berri auzoan egiten den euskararen aldeko krosarekin bat egin dugu!

Beste behin ere, IRUTXULOKO HITZA ABkrossaren babesle da. Aurtengo krosa ekainaren 1ean izango da, 19:00etan. Ohiko legez, bi ibilbide egongo dira, hiru kilometroko motza eta sei kilometroko luzea, eta herri lasterketan izena emateko zabalik dago dagoeneko.

Pasaden urtean 150 pertsonek parte hartu zuten, inoizko jendetsuena bihurtuz. Lasterketaren egunean, lehenengo heltzen diren bi auzotarrek Irutxuloko Hitzaren saria eskuratuko dute, besteen artean urtebeteko doako harpidetza bat eskuratuz.

Animatu eta eman izena hemen. Zure zain gaude!