Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitza ABkrossean izango da

Beste behin ere Irutxuloko Hitza ABkrossaren babesle izango da. Amara Berri auzoan ekainean egiten den euskararen aldeko krosarekin bat eginez, hainbat ekintza antolatu ditugu elkarrekin.

ABkrosseko lehenengo bi auzotarrek HITZA saria jasoko dute. Saria urtebeteko Irutxuloko Hitzaren doako harpidetza izango da. Sari honekin kroseko lehen bi auzotarrek, ostiralero Irutxuloko Hitza jasoko dute etxean urtebetez. Horrez gain, Hitzakideen abantailak gozatzeko aukera izango dute, hala nola, zozketetan parte hartzeko aukera, deskontu sarea erabiltzeko aukera eta ekitaldietarako doako gonbidapenak eskuratzeko aukera, besteak beste.

ABkrossaren egunean, ekainaren 11n, bertan izango gara. ABkrossaren inguruan izango den programazioaren jarraipena egiteaz gain, postu bat izango dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrera Probestu plazan, gure lana eta eskaintza berriak ezagutzera emateko. Larunbatera arte!