Irutxuloko Hitza Herrerako jaietan
Larunbatean Irutxuloko Hitza Herrerako San Luis Gonzaga plazan izan zen Herrerako jaiak bizilagunekin batera ospatzen.
Eguerditik aurrera, paella lehiaketaren, herri bazkariaren eta arratsaldeko umeentzako emanaldi eta ekintzen artean izan zen Irutxuloko Hitzaren lantaldea.
Gure denda eta eskaintza berria kalera atera genituen beste behin herreratarrekin partekatzeko. Zozketa ederra ere martxan izan genuen, non liburu bilduma bat eta Irutxuloko Hitzaren produktu sorta zozkatu genituen. Zozketaren irabazlea Raul Monferrer herrera auzoko bizilaguna izan zen.
Luisita eta Luisitorekin ere izan ginen, Irutxuloko Hitzaren irakurle amorratuak direla kontatu ziguten!
Jarraitu Donostiako herri eta auzoen jaiak Irutxuloko Hitzan.