Irutxuloko Hitza

IRUTXULOKO HITZAk ere bat egin du Etxealditik Euskaraldira egitasmoarekin!

etxealdia donostia irutxuloko hitza

Etxealdian ere euskaraz! Astindu hizkuntza ohiturak eta animatu euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitera. Egitasmoan parte hartzen ari zarela adierazteko, jarri koloretako puntu bat etxeko leiho eta balkoietan.

Puntua zuek sortu edo hemen eskuratu dezakezue. Bestalde, HITZAkideek gaur goizean jaso duten astekariko kontrazalean puntu handi bat topatuko dute, hura moztu eta Etxealditik Euskaraldira egitasmoan parte hartzen ari direla adierazi ahal izateko. Era berean, sareen bitartez ere parte hartu daiteke, @deuskaraldia aipatuz edo #EtxealditikEuskaraldira traola erabiliz.

IRUTXULOKO HITZAk ere parte hartuko du ariketa honetan!