Irutxuloko Hitza

IRUTXULOKO HITZAn udan kazetaritza praktikak egiteko deialdia irekita

Trebatu zaitez tokiko kazetaritzan, euskara hutsean.

WordPress, QuarkXPress eta InDesign tresnak erabiltzen ikasiko duzu. Euskarri digitaletan eta sare sozialetan trebatuko zara, baita argazkigintzan eta bideogintzan ere. 

Praktikak egiteko epea: ekaina, uztaila eta abuztua.

Lantokia: Egian, Donostian.

Lanak ordainsaria izango du.

Interesa baduzu, bidali zure curriculuma irutxulo@hitza.eus helbidera maiatzaren 3ra arte ‘PRAKTIKAK’ erreferentzia zehaztuz.

 Animatu eta trebatu kazetaritzan euskarazko hedabide batean!