Irutxuloko Hitza

IRUTXULOKO HITZAren arraun porrak baditu irabazleak

Kontxako Bandera dela eta, arraun porra egin du Irutxuloko Hitzak. Emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapen osoa asmatu dutenen artean, sari ederrak zozkatu ditu, baita parte hartzaile guztien artean ere. Dagoeneko badakizkigu irabazleen izenak.

irutxuloko hitzaren arraun porra

Nesken sailkapen orokorrean, apustu gehienak Orio eta Donostiarra Arraun Taldearen artean egon dira bananduta. Mutilen sailkapenean berriz, irabazlearen izena oso argi zuten partaideek izan ere,  partaide gehienek Hondarribiaren alde egin zuten apustua.

Guztira hamasei pertsonak asmatu dute aurtengo Kontxako Banderaren sailkapen guztia. Zorionak! Haien artean zozkatu ditugu arraun porraren sari nagusiak.

 

Irabazleak:

Antiguako Mari Jose Etxeberria Iztuetak irabazi du Getaria apartamentuetara joateko bi pertsonentzako gau bateko egonaldia.

Portuetxe jatetxera bi pertsonentzako otordua, Igeldoko Antton Fernandez Lasak dastatuko du.

Flyschera itsasontzian joateko bisita gidatua Altzako Karlos Costak irabazi du.

Nahiz eta sailkapen osoa ez asmatu, IRUTXULOKO HITZAk baditu parte hartzaileen artean banatzeko sariak ere. Hona hemen sari eder hauen irabazleak:

Begi Bistan taldeak antolatutako txangoa: Oria ibaiaren jaitsiera kayakean bi lagunentzat: Elene Lopetegi (Egia).

Arrauning taldeak antolatutako txangoa: traineru batean arraun eginez Urumea ezagutzea lau lagunentzat: Ion Mendizabal (Zubieta).

Iztueta produktuen saski bat: Laida Canseco (Amara).

IRUTXULOKO HITZA jarriko da harremanetan saridun guztiekin, saria nola eskuratu azaltzeko eta beharrezko informazio guztia emateko.  

Mila esker porran parte hartu duzuen guztioi!