Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitzaren ‘NOR DA NOR’ jokoaren zozketak badu irabazlea

Irutxuloko Hitzak joko berria abiarazi zuen urriaren 22an, eta horrekin batera zozketa berezia: bi pertsonarentzako egonaldia eta gosaria  Yrisarri Hotel Jauregian. Pertsona askok hartu dute parte zozketan, eta dagoeneko badakigu irabazlearen izena.

Oihana Hermoso Larzabal izan da sariduna. Zorionak, Oihana!

Zozketan parte hartzeko, partaideei joko bat proposatu genien, eta bertan Donostiako bizilagunak ezagutzen zituzten ala ez  erakusteko aukera zuten.

Jokoa 8 galderek osatzen zuten, eta erantzun zuzena emateko, hiru aukera eman genituen. Hona hemen azal bakoitzaren erantzun zuzena.

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi. Laster izango gara zuekin sari eta zozketa berezi gehiagorekin.

1. Jone Laspiur

2. Klara Azurmendi

3. Aritz Elustondo

4. Felix Soto Azkarate

5. Ana Maria Parra Gomez

6. Unai Arrieta

7. Unai Pelayo ‘Pelax’

8. Sara Delgado