Irutxuloko Hitza

Kresala Zineklubaren emanaldietarako sarrerak Hitzakideentzat

kresala zinekluba

Kresala Zineklubako lagunei esker, euren egitarauko emanaldietarako sarrerak zozkatuko ditugu Hitzakideen artean. Zinema areto komertzialetara iritsi ez diren filmak programatzen saiatzen da Kresala Zinekluba, beti jatorrizko bertsioan proiektatuta. Groseko Trueba zinema aretoan egiten dituzte emanaldiak. Gainera, emanaldiaren ondoren, filmari buruzko solasaldia egiten dute, pelikularekin lotutako gai baten inguruan. Jada bi emanalditarako zozketa abian da: ‘Dilili à Paris’ filma ikusteko sarrera bikoitz bat eta ‘Boku Wa Iesu-Sama Ga Kirai’ filma ikusteko sarrera bikoitz bat. Parte hartu!