Irutxuloko Hitza

Lilatoia badator! Egin korrika Hitza taldearekin!

hitza taldea

Martxoaren 1ean 31. Lilatoia izango da. Parte hartuko duzu? Irutxuloko Hitzan –beste eskualdeetako Hitzekin batera– taldea osatzen ari gara, eta gurekin korrika egitera animatzen bazara, gure kamiseta emango dizugu opari. Taldean izena emateko deitu 943-46 72 36 telefono zenbakira edo idatzi lilatoia@hitza.eus helbidera. Zure izen-abizenak eta herria zehaztu, eta esan zure kamiseta zein neurrikoa nahi duzun. Izena emateko azken eguna otsailaren 21a izango da.