Irutxuloko Hitza

Martxoko zozketa bereziak badu irabazlea

IRUTXULOKO HITZAren jarraitzaile izate hutsagatik hartu zitekeen parte zozketa honetan. Dagoeneko, badakigu zein den irabazlea.

IRUTXULOKO HITZAk animoak eta eskerrak eman nahi zizkien irakurle guztiei zozketa berezi honekin. Garai zoro honi aurre egiteko, sari bikaina irabazi du Aieteko Olivia Etxeberria Barandiaranek: egonaldi bat Donostiako Arbaso hotelean, bi pertsonarentzat, eta gosaria barne, Narru jatetxean.

Zorionak, Olivia!

Mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi. Laster izango gara zuekin sari eta zozketa berezi gehiagorekin.