Irutxuloko Hitza

Mozorro onenaren saria emango du Irutxuloko Hitzak

Beñat Gaztelumendi, Itxaso Piquer eta Unai Gaztelumendi Ilunki elkartean, 2018ko Inauteritako bertso afarian. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Amara Berriko Ilunki elkarteak inauterietako bertso afaria antolatu ohi du. Ostiralean izango da, hilaren 17an, 21:30ean. Irutxuloko Hitzak mozorro onenaren saria emango du bertso afarian. Urtebeteko harpidetza lortuko du mozorro onenak, eta Irutxuloko Hitzaren kamiseta eta poltsak zozkatuko dira.

Unai eta Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin ariko dira bertsotan. Afarian izena emateko amaraberri@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta mozorrotuta joateko deia egin dute antolatzaileek.

Inauteriak 2023