Irutxuloko Hitza

Zozketa berezia: 'Puta zikinak' liburua

IRUTXULOKO HITZAk Katakrakekin bat egin du gertatutakoa salatzeko eta proiektua babesteko. Hori dela eta, Juno Mac eta Molly Smith sexu langileek idatzitako liburuaren ale bat zozkatuko dugu gure irakurleen artean.

Katakrakek argitaratutako Puta zikinak liburuak jasotako erasoen aurrean, argitaletxeak solasaldiak eta eztabaidak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat lekutan. Gaur (hilak 1), EHGAMen eskutik, Egiako Teila Fabrikan egongo dira 18:30ean, liburuari buruz hizketan. Gogoratu behar da Baionako liburu denda batean zeuden liburuaren ale guztiei eraso egin zietela martxoan.

IRUTXULOKO HITZAk Katakrakekin bat egin du gertatutakoa salatzeko eta proiektua babesteko. Hori dela eta, Juno Mac eta Molly Smith sexu langileek idatzitako liburuaren ale bat zozkatuko dugu gure irakurleen artean.

Animatu eta parte hartu hemen!