📚  Liburuaren eguna heldu da! 📚 

Hemen duzu IRUTXULOKO HITZAk antolatu duen joko berria. Liburuaren eguna ospatzeko, Donostiarekin lotutako idazle eta liburuei buruzko 6 galdera  prestatu ditugu.

Galderak erantzuten badituzu, zuzenean zozketa batean sartuko zara, eta sari hauek irabazi ditzakezu:

  • Elkar argitaletxeko liburu sorta bana bi pertsonentzat
  • Ibaizabal argitaletxeko gaztetxoentzako liburu sorta (10 urte)

Ez dira erantzun guztiak asmatu behar zozketan sartzeko, garrantzitsuena jokoan parte hartzea da!

 

Parte hartzeko epea: apirilaren 19tik  26ra.

Animo eta zorte on!

1. Zer gertakari historikori buruz idazten du Toti Martinez de Lezeak “Bretxa” eleberrian?
  • 1813ko abuztuaren 31ko suteaz
  • Bretxa ko merkatuaren sorreraz
  • Gerra zibilaz
2. Zeri jarri diote Arantxa Urretabizkaiaren izena, omenaldi modura?
  • Merkataritza gune bati
  • Txaranga bati
  • Baso bati
3. Zeri buruz egin zuen bere tesia Aiora Jaka itzultzaile eta ikertzaileak?
  • Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzari buruz
  • Bernardo Atxagaren ibilbideari buruz
  • Dolores Redondoren estiloari buruz
4. Zein donostiar izan zen Euskal-Erria aldizkariren zuzendari 20 urtez eta Donostiako Orfeoiaren sortzaile?
  • Gabriel Zelai
  • Amparo Gaston
  • Antonio Arzak
5. Nork erabiltzen zuen Felix de Haro ezizena?
  • Teresa Eskoriatzak
  • Sara Azurzak
  • Pio Barojak
6. Miguel Sánchez-Ostizek Donostiako taberna bat erabili zuen bere eleberria izendatzeko:
  • Tanger Bar
  • Juantxo Taberna
  • Platero

HITZAkide HITZAkide