Apirilaren 12an pasako da Korrika Añorgatik
Apirilaren 4an Garesetik abiatu eta apirilaren 14an Gasteizen bukatuko da 2019ko Korrika. “Klika” lelotzat hartuta, euskararen aldeko jarrera aktiboa hartzera dei egingo du Euskal Herrian bi urtetik behin egiten den ekimen ezagunak. Apirilaren 4an Garesetik abiatuko da Korrika eta, 2560 kilometro egin ondoren, apirilaren 14an iritsiko da Gasteizera. Tartean, Añorgatik ere pasako da. Apirilaren […]
Apirilaren 4an Garesetik abiatu eta apirilaren 14an Gasteizen bukatuko da 2019ko Korrika. “Klika” lelotzat hartuta, euskararen aldeko jarrera aktiboa hartzera dei egingo du Euskal Herrian bi urtetik behin egiten den ekimen ezagunak.
Apirilaren 4an Garesetik abiatuko da Korrika eta, 2560 kilometro egin ondoren, apirilaren 14an iritsiko da Gasteizera. Tartean, Añorgatik ere pasako da. Apirilaren 12an izango da hitzordua eta, arratsaldeko 16:34etan igarotzea aurreikusi dute antolatzaileek. Gaur aurkeztu dute aurtengo ibilbidea.
“Klika”
Bi urtean behin Euskal Herria zeharkatzen duen ekimen arrakastatsua da Korrika, AEK-k antolatua. Aurtengo edizioak “Klika” leloa izango du, eta euskararen aldeko jarrera aktiboa hartzeko dei egingo du.