Udalak baietz esan dio Belartza 2 makro poligonoa eraikitzeari
Abenduaren 26an Donostiako Udal Gobernuak Belartza 2 makro poligono komertziala eraikitzea onartu zuen. Anoetako futbol zelaia baino 24 aldiz azalera handiagoa izango du, eta 200.000 metro karratuko zoru naturalaren gainean eraikiko da. Belartza 2 Gelditu plataformaren arabera, Iruñeko La Morearekin edo Barakaldoko Megaparkarekin parekatu daiteke proiektua. Aipatzen dutenez, Eusko Legebiltzarrak halako proiektuak onartzeko etenaldi bat eskatu […]
Abenduaren 26an Donostiako Udal Gobernuak Belartza 2 makro poligono komertziala eraikitzea onartu zuen. Anoetako futbol zelaia baino 24 aldiz azalera handiagoa izango du, eta 200.000 metro karratuko zoru naturalaren gainean eraikiko da.
Belartza 2 Gelditu plataformaren arabera, Iruñeko La Morearekin edo Barakaldoko Megaparkarekin parekatu daiteke proiektua. Aipatzen dutenez, Eusko Legebiltzarrak halako proiektuak onartzeko etenaldi bat eskatu zien udalei, legedia berria zehaztu bitartean.
Plataformakoen arabera, ez da kasualitatea udalak proiektua Gabonetan onartzea: “jaiegunetan onartu du polígonoa eraikitzeko hitzarmena, azalera handiko saltokiei etenaldia obeditzeko konpromezua hautsiz”.
Udalak, berriz, proiektua onartzeko arrazoien artean, ondorengoak aipatu ditu: joera komertzial berriak, komertzioaren dinamizazioa eta azalera handiko saltokien merkatal kuota defendatzea.