PLAY OFF | ABONUEN ETA SARREREN PREZIOAK
Guuk Gipuzkoa Basketek ostiralean hasiko du ACB Ligara igotzeko Play Off-a. Gaur goizean Vicente Mozok eta José Luis Zubizarreta “Xubi”-k agerraldia egin dute Angulas Aguinaga Arenan jokatuko ditugun partidetarako abonuen prezioen berri emateko: ABONU LARANJA: Sarrera doan dute eta ateetan bakarrik txartela aurkeztu beharko dute. ABONU GRISA (ZALEA) Hiru abonu: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte titularraren profiletik (txartel laranja). Bestela, leihatilan (aurrerago zehazten dira ordutegiak eta lekuak) “zalea” txartela eta NANa aurkeztuz egin ahal izango dute. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro. 1+1: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte beren profiletara sartuta. Bestela, leihatilan “zalea” txartela eta NANa aurkeztu ahal izango dituzte. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro. Easo Basket: Sarrerak leihatilan trukatu beharko dituzte “zalea” txartela eta NANa aurkeztuz. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro. INFORMAZIO GARRANTZITSUA: Sarrerak trukatzen dituztenean, lehenengo partidarako sarrera bat bidaliko zaie e-mailera. Bigarren partida bat izanez gero (serieko 4. partida), lehen sarrera ordaindu duten abonatuek atetik sartu ahal izango dute urte osoan erabili duten txartelarekin (pistola irakurleek irakurriko dute). Hau da, ez da leihatilatik pasatu behar bigarren sarrera bat trukatzera. Asteazkenetik aurrera (maiatzak 15) trukatu ahal izango dira web orriaren bitartez. Prezioa […]
La entrada PLAY OFF | ABONUEN ETA SARREREN PREZIOAK se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.
Guuk Gipuzkoa Basketek ostiralean hasiko du ACB Ligara igotzeko Play Off-a. Gaur goizean Vicente Mozok eta José Luis Zubizarreta “Xubi”-k agerraldia egin dute Angulas Aguinaga Arenan jokatuko ditugun partidetarako abonuen prezioen berri emateko:
ABONU LARANJA: Sarrera doan dute eta ateetan bakarrik txartela aurkeztu beharko dute.
ABONU GRISA (ZALEA)
- Hiru abonu: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte titularraren profiletik (txartel laranja). Bestela, leihatilan (aurrerago zehazten dira ordutegiak eta lekuak) “zalea” txartela eta NANa aurkeztuz egin ahal izango dute. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro.
- 1+1: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte beren profiletara sartuta. Bestela, leihatilan “zalea” txartela eta NANa aurkeztu ahal izango dituzte. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro.
- Easo Basket: Sarrerak leihatilan trukatu beharko dituzte “zalea” txartela eta NANa aurkeztuz. 15 euro bi partidengatik. 18 urtetik beherakoek, 10 euro.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA: Sarrerak trukatzen dituztenean, lehenengo partidarako sarrera bat bidaliko zaie e-mailera. Bigarren partida bat izanez gero (serieko 4. partida), lehen sarrera ordaindu duten abonatuek atetik sartu ahal izango dute urte osoan erabili duten txartelarekin (pistola irakurleek irakurriko dute). Hau da, ez da leihatilatik pasatu behar bigarren sarrera bat trukatzera. Asteazkenetik aurrera (maiatzak 15) trukatu ahal izango dira web orriaren bitartez.
Prezioa leihatilan: Harmaila: 25 euro. Pistan: 50 euro
LEHIATILAK:
Maiatzaren 15, 16 eta 17an:
TOKIA: Gipuzkoa Basketen bulegoa. Anoeta Pasealekua, 22. zenbakian
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Maiatzak 20,21,22,23 (Partiden astea)
TOKIA: Gipuzkoa Basketen bulegoa Anoeta Pasealekua, 22. zenbakian
Angulas Aguinaga Arenako leihatila
ORDUTEGIA: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Maiatzak 24 eta 26 (Partidu egunak)
LEKUA: Angulas Aguinaga Arenako leihatilan
ORDUTEGIA: 10:00h-14:00h eta 16:00h partida hasierara arte
BURGOSERA BIDAIA
Bestalde, eta taldea lagunduta sentitzeko, ostiralean Burgosen jokatuko den kanporaketako lehen partidarako autobusa antolatu da.
AUKERAK:
– Sarrera bakarrik: 20€ helduak; 10€15 urtetik beherakoak
– Autobusa eta sarrera: 40€ helduak; 30€ 15 urtetik beherakoak
Klubeko bulegoetatik aterako da (Anoeta pasealekua, 22) 17:45ean.
Ostiralean baloratuko da bigarren partidarako bidaia antolatzen den.
Sarrerak eta autobusa eskatzeko, jarri harremanetan helbide honekin: +34 675 70 70 10
Bizum bidez ordaintzen diot telefono horri berari.
La entrada PLAY OFF | ABONUEN ETA SARREREN PREZIOAK se publicó primero en Gipuzkoa Basket Club.