Paseo historikoa Arriaga eta bere ingurutik
Arrizar, Arriberri, Roteta eta Santa Barbarako auzokide talde baten ekimenez, lau auzoak barne hartzen dituen Altzako Serafines Arriaga Jaiak antolatu da irailaren amaierarako. Jai Batzordeak ideia ona izan du programaren jardueretan Arriagatik eta haren ingurutik ibilaldi historiko bat egiteko. Ibilaldi hori egiten laguntzera gonbidatu gaituzte, eta hori eskertuz eta atsegin handiz heldu diogu.
Arriaga historia luzea [...]

Arriaga historia luzea duen Altzako txoko bat da, Erdi Aroaren amaieran hasten dena, eta, aldi berean, garai hurbilago eta gaurkoago batean, gertakari eta esperientziaz jositako lekua, pertsonalak eta auzokoak, ezagunak eta partekatuak izatea merezi duena.
Ibilaldia irailaren 29an izango da, igandean, eta goizeko 11tan abiatuko da, parkearen goiko aldean dagoen plazatxotik, Arriaga oinetxearen armarriaren oinean. Ordu eta erdi inguru iraungo du.
Ibilbidea erraza da, ia zirkularra eta urbanoa, kilometro eta erdiko distantziakoa. Ibilbidean zehar, sei geldialdi egingo ditugu hainbat interesguneren inguruan, esan bezala, auzoko bizilagunen datu historikoak eta testigantza pertsonalak uztartuz.