Txoriak begibistan
Maiatzean zehar eta ekainaren 28ra arte Tomaseneko sarreran erakusten diren argazkietan txoriak dira protagonistak eta Josemari Gimón-ek egina dira. Datorren asteartean, hilak 11, Josemarirekin solasaldi bat izango dugu argazki horiei eta gehiagoren inguruan, Tomasenen, 18:30ean.
Erakusten diren argazkiak Josemari Gimonenak dira, gure inguru hurbilean ateratakoak. Josemari Itsas Enara Ornitologia Elkarteko eta ASAFONAko (Asociación Aragonesa de Fotógrafos [...]
Maiatzean zehar eta ekainaren 28ra arte Tomaseneko sarreran erakusten diren argazkietan txoriak dira protagonistak eta Josemari Gimón-ek egina dira. Datorren asteartean, hilak 11, Josemarirekin solasaldi bat izango dugu argazki horiei eta gehiagoren inguruan, Tomasenen, 18:30ean.
Erakusten diren argazkiak Josemari Gimonenak dira, gure inguru hurbilean ateratakoak. Josemari Itsas Enara Ornitologia Elkarteko eta ASAFONAko (Asociación Aragonesa de Fotógrafos de la Naturaleza) kidea da. Haren hitzek ondo adierazten dute hegaztien argazkiarekiko zaletasuna: “Ehiztari giroan bizi nintzen, eta ni bat gehiago nintzen. Urteekin ez nintzen ondo sentitzen horrekin. Asko erreparatzen nien hegaztiei, haien kantuei, haien desberdintasunei. Behin lagun batek Canon FTB kamera bat utzi zidan eta txoriei beste modu batean “tiro egiteko” aprobetxatu nuen. Animalia etorritako tokitik joaten zela jakitea pozgarria zen.”