Askekintzak “Gurean” dokumentala estreinatu du Trueba Zineman
Ehun bat pertsona aurrean estreinatu da Gurean dokumentala, Trueba zineman. Askekintzak lau urtez egindako lanaren emaitza da eta Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabilera […] La entrada Askekintzak “Gurean” dokumentala estreinatu du Trueba Zineman aparece primero en Askekintza.

Ehun bat pertsona aurrean estreinatu da Gurean dokumentala, Trueba zineman. Askekintzak lau urtez egindako lanaren emaitza da eta Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabilera salatzea du helburu.
Askekintzak ehun bat pertsonen aurrean Gurean dokumentala estreinatu du, Trueba zineman. Lau urtez herriz herri agerian zein ezkutuan grabatutako irudiez osatzen den lana da, hamaika esplotazio mota agerian uzten dituena. Talde antiespezistaren helburua, euskal gizartean festetako animalien erabileraren inguruan hausnarketa eta eztabaida sustatzea da, tradizio hauek gure kulturaren parte izateari utz diezaioten.
Estreinaldi honen ondoren, hurrengo egunetan ezagutzera emango diren emanaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko herri zein hirietan. Behin bi hilabeteko bira hau bukatuta, dokumentala interneten izango da ikusgai. www.gureandokumentala.eus da Gurean dokumentalaren web orria, bertan trailerra zein Tras los muros argazkilariarekin elkarlanean egindako erreportajea daude.
La entrada Askekintzak “Gurean” dokumentala estreinatu du Trueba Zineman aparece primero en Askekintza.