Atzean Zuloa
Ausartuko zara zulotik begiratzen?
Antzean Zuloa proiektua, 2018an sortu genuen eta helburu nagusia, gazteen interesa piztea izan zen umorezkoa eta zirikatzailea izango ziren ikus-entzunezko pilulen bitartez. Hasieran 4 perfil sortu genituen: Internazionala, munduko hiritarra, praktikoa eta abertzalea.
Bideo sorta horietan, euskararekiko zenbait jarrera deseraikitzea zen helburua era anonimo batean. Beti ere, ironia eta umorearen bidetik, gehienok gugan ditugun kontraesanetan arakatuz. Beste modu batetara esanda, nor bere erosotasunetik ez ateratzeko erabiltzen ditugun diskurtso eta jarrerak deseraiki nahi genituen.
2019an, berriz, proiektuari jarraipena eman genion eta beste 8 bideo labur sortu genituen. Oraingoan, Donostiara ekarrita eta perfil ezberdinak aukeratu genituen: Femilistoa, ekintzailea, Sagardo aditua, Iheslaria, Gazte Zaharrunoa, Mokofin Donostiarra, Euskararen Talibana eta Garbi Janzalea.
Bideoak Hiru Damatxo komunikazio taldearekin egin genituen.
Bideoak Atzean Zuloak-eko yotubeko kanalean, facebooken eta twitterren ikus ditzakezu.
Ausartuko zara zulotik begiratzen?