Donostiako jaialdietan ere euskaraz bizi gaitezen!
Jarrai dezagun eragiten
Bagera Elkarteak, aurten ere, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu nahi du eta horretarako herritarren laguntza beharrezkoa dugu.
Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea. Aldi berean, jai giroan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu euskararen erabilera suspertzea, euskal kulturarekin batera.
Hau horrela, aurten ere, hizkuntza erabileraren neurketa ahalik eta osatuena egiteko zure parte hartzea ezinbestekoa dugu ehunaka baitira Aste Nagusian antolatzen diren jarduerak.
Egin beharrekoa oso erreza da:
1. Aste Nagusiko jardueren zerrenda begiratu, aukeraketa egin eta gurekin harremanetan jarri bagera@bagera.eus helbidean edo telefonoz (943005074/688676289). Aukeraketa errazte aldera hiru modutan sailkatu dugu egitaraua:
Egunez egun: ostirala 9, larunbata 10, igandea 11, astelehena 12, asteartea 13, asteazkena 14, osteguna 15, ostirala 16, larunbata 17.
Auzoka: Aiete, Amara, Antigua, Benta Berri, Bidebieta, Egia, Erdialdea, Gros, Parte Zaharra, Zuatzu.
Jarduera motaren arabera: Haurrak, kirola, lehiaketak, musika, tailerrak, besteak.
2. Ikusten dituzun ekitaldietan zein hizkuntza erabili den kontuan hartu eta fitxa bete:
word formatua
pdf formatua
3. Behaketa fitxa guri helarazi:
Posta elektronikoz bagera@bagera.eus
Whatsappez 688676289
Posta arruntez: Bagera Elkarte, Hernani kalea 15, behea. 20004 Donostia.
Oharra:
Izena ematen duzuenen artean abuztuaren 28rako “Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio), Aitziber Garmendia” antzerkirako 4 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu.