Euskarazko Irakurketa Erraza Taldea Ernest Lluch Liburutegian
2021ko apirila - Maiatza
Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Fernando Morilloren “Santiago bidearen misterioa” irakurriko dugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
TALDEA BILDUKO DEN EGUNAK: apirilaren 13tik maiatzaren 18ra (asteartero)
Ordua: 18:30etik 19:30era.
Tokia: Ernest Lluch udal liburutegia
Izen-emate epea: apirilaren 13ra arte (plaza mugatuak)
Izen ematea: bagera@bagera.eus helbidean