Herritarrek EGIN, eragileek eragin, erakundeek eginarazi
Aurreko astean Donostiako Etxegintza EEPk abian jarritako barne promoziorako lan eskaintza bertan behera uzteko erabakia hartu zen udalbatzan Euskara Zerbitzuaren gaiari dagokion txostena jaso arte. Hein batean, herritarrek jarritako kexei esker lortu genuen.
Hilabete hauetan, berriz, Donostian zehar erabilera turistikorako etxebizitzen etxe atarietan, erakunde publikoek Donostiako Euskararen Ordenantza urratzen duten plaka ugari jarri dituzte.
Bageratik, euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoari eutsiz, hiritarrak animatu nahi ditugu oraingoan ere, gure hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen, eta urraketa horiei aurre egiteko, salaketa jartzera Elebiden eta Behatokian (edo Akuilari aplikazioaren bidez).
Jarrai dezagun eragiten!