Irakurketa Erreza talde berriak udazkenean
2019ko urria, azaroan eta abenduan
Udazkenean, euskaraz izango diren bi Irakurketa Errazeko talde martxan jarriko dira Koldo Mitxelena Kulturunean.
“Irakurketa Erraza Taldea” irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Jordi Sierra i Fabraren “Kafka eta panpina bidaiazalea” eta “Ipuin harrigarriak” irakurriko ditugu.
Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.
Bi aukera:
Goizez
DATAK: urriaren 17tik abenduaren 5ra – ostegunero
ORDUA: 11:30etatik 12:30etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian
Arratsaldez
DATAK: urriaren 16tik abenduaren 4ra (asteazkenero)
ORDUA: 19:00etatik 20:00etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian
IZEN-EMATE EPEA: urriaren 15era arte
Izena emateko: Bagera Elkartean
Telefonoa: 943005074
e-posta: bagera@bagera.eus
Helbidea: Hernani kalea 15, behea
Oharra: ekimena doakoa da baina talde txikiak osatzen direnez komeni da lehenbailehen izena ematea.