Mintza Eguna 2023
Maiatzaren 27an
Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Bagera izan zen lehen pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa. 1993ko abenduan izan zen: sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartu eta juxtu hortxe sortu zen txispa!
Orduz geroztik Euskal Herrira zabaldu da egitasmoa eta Mintzalagunen sarea. Pentsa, gaur egun 7000 pertsonatik gora ari dira astero elkartzen Mintzapraktika egiteko. Astean ordu betez, solasaldi lasaian, Bidelagunek lotsa gainditu, akatsak egiteari beldurra kendu, hizkuntza ohiturak aldatu eta erabileran trebatuz. Bidelagunei, modu boluntarioan ari diren euskaldunei, astean ordubete eskainiz, ezagutza partekatu eta euskararen alde alea jartzeak Mintza Poza sorrarazten die.
Maiatzaren27an, Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek egun pasa egingo dugu elkarrekin.
Oraingoan Mintza Eguna Donostian izango da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian.
Zatoz gurekin mintzapoza praktikatzera!
EGITARAUA
11:20 HARRERA ETA BAZKARI TXARTELEN BANAKETA
11:30 ONGI ETORRIA ETA HAMAIKETAKOA. Trinitate plazan
12:00 bi proposamen aukeran:
- IBILBIDE BERTSOTUA Beñat Gaztelumendirekin. Donostiako musika eskolako trikitilariek lagunduta. Trinitate plazatik
- MINTZODROMOA, MUNDUKO MINTZALAGUNEKIN. San Telmo Museoko elizan
13:45 ESKER EMATE EKITALDIA. San Telmo Museoko Elizan
14:30 BAZKARIA. Trinitate plazan
16:00 HAURREN TXOKOA, MALABAREAK, OREKA ETA LURREKO AKROBAZIAK. Xomorro taldearekin. Trinitate plazan
17:00 KANTAK ETA ERROMERIA Gauargi taldearekin. Trinitate plazan
19:00 AMAIERA