Mintzalaguna UDAN
Ireki da udako mintzapraktikan izen emateko epea
Ohi bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu uztailean eta abuztuan. Aukera dago hilabete batean edo bitan parte hartzeko. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 3tik 21era izango da.
IZEN EMATEA
Lehen aldia bada Mintzalagunean parte hartzen duzula klik egin HEMEN eta galdetegia bete.
Lehendik parte hartu baduzu (azken hiru urteetan) dagoeneko altan zaudenez SARTU ZURE KONTUAN eta formularioa bete. Lehenik, pasahitza berreskuratu beharko duzu. Ondoren, 2024eko uda ikasturtean alta eman eta aldaketak badaude egin (euskara maila, ordutegia…).
PREZIOA
Egitasmoan parte hartu ahal izateko, 25€ ordaindu behar dira transferentzia bitartez edo esku dirutan Bageran bertan.
Edozein zalantza, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.