Mintzalagunean izena ematea zabalik!
Urriaren 19ra arte egongo da Mintzalagunean izena emateko aukera zabalik.
Ireki dugu Mintzalagunen izen-ematea Bageran. Urriaren 19ra arte eman daiteke izena, urte osorako kuotarekin: 30 €.
Zer da Mintzalaguna?
Euskaraz gehiago eta erosoago aritzeko mintzapraktika egitasmoa: astean behin ordu beteko saioak, 4–6 laguneko taldeetan, bidelagun baten laguntzaz. Helburua egunerokoan euskaraz aritzeko ohitura eta konfiantza irabaztea da.
Nola eman izena?
-
Lehen aldia baduzu mintzapraktikan: sartu hemen 👉 https://bagera.eus/mintzalagunan-parte-hartu
-
Aurretik aritu bazara (kontua baduzu): hasi saioa eta berritu 👉 https://bagera.eus/erabiltzailea/sartu
Maila ez da oztopo: taldeak ordutegi eta erritmo desberdinetara egokitzen dira. Anima zaitez eta hasi ikasturtea euskaraz!