17-24-37-45 lineak: aldaketak Frantzia Pasealekuko obrak direla eta
Frantzia pasealekuko obrak direla eta, Dbuseko zerbitzuetan aldaketak egingo dira hainbat egun eta ordutan. IPARREKO GELTOKIA GERALEKUA KENTZEA Ostegunean, maiatzak 7, hasi eta igandean, maiatzak 10, 14:00ak arte gutxi gorabehera, eta maiatzaren 11tik 15era egun osoan zehar, Iparreko Geltokia geralekuan ez da autobusik geldituko, eta hor gelditu ordez horra iritsi baino metro batzuk lehenago geldituko […]
Frantzia pasealekuko obrak direla eta, Dbuseko zerbitzuetan aldaketak egingo dira hainbat egun eta ordutan.
IPARREKO GELTOKIA GERALEKUA KENTZEA
Ostegunean, maiatzak 7, hasi eta igandean, maiatzak 10, 14:00ak arte gutxi gorabehera, eta maiatzaren 11tik 15era egun osoan zehar, Iparreko Geltokia geralekuan ez da autobusik geldituko, eta hor gelditu ordez horra iritsi baino metro batzuk lehenago geldituko dira autobusak.
- 17-Gros-Amara-Miramon, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo eta 37-Rodil-Zorroaga lineak: Frantzia pasealekuko 12an (behin-behineko zutoina).
- 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linea: Frantzia pasealekuko 9an (behin-behineko zutoina).
IBILBIDEAK ETA GERALEKUAK ALDATZEA, FRANTZIA PASEALEKUA ERABAT MOZTUTA EGOTEAGATIK
Igandean, maiatzak 10, 14:00etatik zerbitzua amaitu arte, eta larunbatean, maiatzak 16, lehen ordutik 14:00ak arte gutxi gorabehera, bai eta maiatzaren 11tik 15era ere, 22:00etatik zerbitzua amaitu arte, Frantzia pasealekua zirkulaziorako moztuta egongo da. Lineek ibilbide hau egingo dute.
- 17-Gros-Amara-Miramon:
Galtzada Nagusitik aurrera, Zurriolatik jarraituko du, Boulevardetik, Legazpitik, Gipuzkoa plazatik, Idiakezetik, Bergaratik eta Primetik, eta han bere ibilbidea berreskuratuko du. Colón eta Iparreko Geltokia geralekuetan gelditu ordez Kursaalen eta Bilbo plazan geldituko dira autobusak.
- 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo:
Mariaren Bihotzetik aurrera, Zurriolatik jarraituko du, Boulevardetik, Legazpitik, Gipuzkoa plazatik, Idiakezetik, Bergaratik eta Primetik, eta han bere ibilbidea berreskuratuko du. Colón eta Iparreko Geltokia geralekuetan gelditu ordez Kursaalen eta Bilbo plazan geldituko dira autobusak.
- 37-Rodil-Zorroaga:
Gipuzkoa plazatik aurrera, Idiakezetik jarraituko du, Bergaratik, Primetik, Valentin Olanotik eta Maria Cristina Zubitik, eta Federico Garcia Lorcan bere ibilbidea berreskuratuko du. Askatasunaren Hiribidea 7 eta Iparreko Geltokia geralekuetan gelditu ordez Gipuzkoa plazan eta F.G. Lorca 6an geldituko dira autobusak.
- 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linea:
Askatasunaren Hiribidetik aurrera, Okendo kalerantz jiratuko du, eta Okendon ibilbide bukaerako geldialdia egingo du (behin-behineko zutoina Camino kalearekiko izkinan). Bengoetxeatik jarraituko du, Gipuzkoa plazatik, Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik, eta gero Antiguorantz egingo du ohiko ibilbidea eginez. Iparreko Geltokia geralekuan gelditu ordez Okendon eta Askatasunaren Hiribideko 18an geldituko dira autobusak.


