25 linea – Aldaketak Errekaldeko obrak direla eta
Errekalde inguruko obrak direla eta, 25-Benta Berri-Añorga linearen ibilbidea aldatu da. – Errekalde alderantz: Tolosa 112 geralekuan gelditu ondoren, Autobidetik eta Aritzetatik joango da Errekalde II geralekuraino (ibilbide bukaerako geldialdia). Tolosa 138 eta Infernu geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Tolosa 112an geldituko da. Añorga Txiki I, Añorga I eta Arzak Enea II […]
Errekalde inguruko obrak direla eta, 25-Benta Berri-Añorga linearen ibilbidea aldatu da.
– Errekalde alderantz: Tolosa 112 geralekuan gelditu ondoren, Autobidetik eta Aritzetatik joango da Errekalde II geralekuraino (ibilbide bukaerako geldialdia).
- Tolosa 138 eta Infernu geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Tolosa 112an geldituko da.
- Añorga Txiki I, Añorga I eta Arzak Enea II geralekuetan ez da Errekaldera joateko zerbitzurik egongo, baina Erdialderantz doanean Añorga Txiki II, Añorga II eta Arzak Enea geltokietara lekualdatuko dira hurrenez hurren.
- Irubide, Belartza, Belartzako biribilgunea, Errotazar-Amasorrain eta Karmengo Ama geralekuetan ez da geldituko Errekalderantz doanean, baina Erdialderantz doanean, berriz, bai geldituko da; izan ere, geraleku ofizialen aurrean dauden behin-behineko zutoinetan egingo ditu geldialdiak. Irubide geralekuan, autobusera igotzeko eta handik jaisteko ere, aurreko atetik egingo da.
– Erdialderantz: Errekalde II geralekutik aurrera, Errekalde geralekuraino jarraituko du, eta, Errekaldeko biribilgunean noranzkoa aldatuta, Belartzako industrialderantz sartuko da. Ibilbide osoa Belartza, Errotazar eta Karmengo Amatik egingo du, ohikoaren kontrako noranzkoan. Arzak Eneako biribilgunetik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du.
Errekalde IItik (ibilbide bukaerako geldialdia) 5 minutu lehenago egingo dira irteerak.
* B1-Benta Berri-Berio-Añorga lineak ohiko ibilbidea eta ordutegia egingo du.


